M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Martxoaren 8rako egun osoko egitaraua prest dute Areson ere

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 5a, 14:00

Emakume raketistei buruzko dokumentala ikusgai izango da.

Bazkaria eta afariaz gain, ‘Emakume raketistak. Lehen eta orain’ dokumentala eskainiko dute

Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, aresoarrek ere beraien aldarrikapenak plazaratuko dituzte. 11:00 aldera bilduko dira eta herritik Leitzara oinez joango dira, hango manifestazioarekin bat egiteko. Bazkalordurako, berriz, herrira itzuliko dira. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.  

Gizonezkoek prestatutako bazkaria

Gizonezkoek emakumeentzako  bazkaria prestatuko dute. Pake Toki elkartean bilduko dira eta Sastinean jarriko dute bazkarirako izena emateko papera.

 

'Emakume Raketistak. Lehen eta orain' dokumentala

Ilunabarrean, 19:00etan, Emakume raketistak. Lehen eta orain dokumentala eskainiko dute. Ikusleek emakume pilotari profesionalak ezagutzeko aukera izanen dute, haien lekukotasunen bidez. Testigantza horien artean Felisa Pellejero herritarrarenak izanen dira.

 

Afari autogestionatua

Eguna Pake Tokin egingo duten afari autogestionatuarekin borobilduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun