Jon Abrilek zuzendutako dokumentalak frankismo garaian Ipar Euskal Herrira neskato-lanetan aritzera joan ziren Baztan-Bidasoko emakumeen historia du ardatz.
Egun osoko egitaraua
00:00etan, herriko plazatik abiatuta, aldarrikapen burrunbadarekin hasiko dute eguna. 08:00etan, herriko plazan txoko feminista paratuko dute. 11:45ean zutabeen irteera eginen dute, plazatik, Atekabeltzetik eta eskolatik abiatuko dira. Eguediko 12:00etan, berriz, Lopeneko biribilgunean elkarretaratzea eginen dute.
Ondotik, grebalarien bazkaria eginen dute 14:30ean. Bazkalondoan, 17:00etan, dantza ekuatorriarrak dantzatu ahal izanen dituzte. 19:00etan manifestazioa eginen dute, plazatik abiatuta eta guateke feministarekin borobilduko dute eguna. Musika, pintxoak, edatekoa... izanen dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!