Goizuetako sutea itzalia dagoela adierazi dute suhiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 08:30

Goizuetako suhiltzaileak sutea dagoen tokira bidean.

Guttienez 100 Hektarea erre dira erreketa egiteko baimenik gabeko sute honetan. Suhiltzaileek 01:00 aldera sua itzali zutela jakinarazi dute, baina berriz piztu ez dadin suhiltzaileak sutea izan den tokian gelditu dira.

Atzo piztu zen Goizuetako Berazkun auzoan sutea. Ez du etxebizitzarik kaltetu, ezta inor zauritu ere, baina ehun bat Hektarea pinu gazte eta sasi erre dira. Badirudi, sutea nahita piztutakoa izan zela. Goizuetako suhiltzailee boluntarioekin batera, Oronoz eta Cordovillako suhiltzaileak atzoko egun osoa eman zuten sua itzaltzen, eta Nafarroako Gobernuko bi helikoptero ere ibili ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun