Sute handiak Goizuetan, Iruritan eta Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 27a, 19:45

Goizuetako sutea, oraingoz, negu honetan Nafarroan gertatu den suterik handiena da. Gutxienez 100 Hektarea erre dira erreketa egiteko baimenik gabeko sute honetan.

Egun osoa daramate suhiltzaileak lanean (Iruñekoak, Oronoz-Mugairikoak eta Goizuetakoak). Hartu duen neurria dela eta, helikopteroaren laguntza ere badute itzaltze lanetan. Batez ere mendia ari da erretzen, pinudi berriak eta larreak, Berazkun aldean. Goizuetako hau, oraingoz, Nafarroan negu honetan izan den suterik handiena dela diote Nafarroako Suhiltzaileek.

Goizaldera, Iruritan eta Beintza-Labaienen ere suteak izan dituzte. Iruritakoa eguerdi aldera kontrolatzea lortu dute.

Zugarramurdin eta Ezkurran ere sute gehiago izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun