Ostiralean 20:00etan aurrekontuetaz eta udal hauteskudeetaz ariko dira udaletxean
Aresoko Udalak herri-batzarra egingo du heldu den ostiralean, urtarrilaren 25ean. 20:00etan zehaztu dute hitzordua eta udaletxean bilduko dira. Adierazi dutenez, bi izanen dira bileran landuko dituzten gaiak. Alde batetik, Udalaren egungo egoera ekonomikoari eta 2019ko aurrekontuei erreparatuko diete; eta beste aldetik, 2019ko udal hauteskundeez hitz eginen dute. Udaletik herritar guztiei deialdia zabaldu nahi izan diete eta horien parte hartzea eskertuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.