Euskaraldia

'Ttak!' bakarrizketa saioa larunbatean Leitzako gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 15a, 11:24

Gaztetxean dute hitzordua eta txapak banatuko dituzte

Azaroaren 15ean Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia eginen dute udaletxean

Leitzaldeko Ahobizi eta Belarriprestak mingainak mugitzen eta belarriak zorrozten hasiak dira. Azaroaren 23a baino lehen, konpromisoaz solastatzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeari ekiteko ekitaldietan buru-belarri ari dira. Azaroaren 15ean, ostegunean, Euskaraldiaren aurkezpena eginen dute, 18:00etan.

 

Larunbatean, azaroaren 17an, berriz, Ttak! bakarrizketa saioa izanen dute, 19:00etan gaztetxean. Batean zein bestean Ahobizi eta Belarriprestei txapak banatuko dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun