Euskaraldia

Euskaraldiaren aurkezpena Leitzan ostegunean

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 13a, 15:55
19:30ean dute hitzordua

18:00etan Osasunako bi jokalariren bisita izanen dute

Heldu den ostegunean, azaroaren 15ean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte eginen den Euskaraldiaren aurkezpena eginen dute Leitzan. Udaletxeko Batzar Aretoan dute hitzordua 19:30ean.

 

Egun berean eta Batzar Aretoan bertan, 18:00etan, Osasuna futbol taldeko bi jokalariren bisita izanen dute. Aurrera Kirol Elkartekoek herritar guztiak gonbidatu dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun