Berako Joseba Larraldek 2 ordu, 14 minutu eta 38 segundo behar izan zituen lasterketa luzea burutzeko. Podiuma osatu zuten bertze bi korrikalariak, Oiartzungo Gorka Herce eta Zestoako Jon Alberdi batera helmugaratu ziren (2:16:19). Manttaleko Unai Santamaria hernaniarra laugarren izan zen (2:17:57) eta Asier Apezetxea Arantzako taldekidea seigarren (2:20:55). Hodei Lujanbio goizuetarra hamaseigarren izan zen (2:32:41).
Emakumezkoetan, Andoaingo Vanessa Pelaezek 2 ordu, 37 minutu eta 7 segundo behar izan zituen garaipena lortzeko (20. izan zen sailkapen orokorrean), Getxoko Amaia Amantegi bigarren izan zen (2:43:54) eta Izaskun Zubizarreta donostiarra hirugarren (2:45:40). Ez zen eskualdeko emakumerik izan ibilbide luzean.
Ibilbide laburrean, Soraluzeko Ander De Luisek 50 minutu eta 37 segundo behar izan zituen irabazteko, bigarren izan zen Mikel Olaizola azpeitiarrak 51 minutu eta 24 segundo eta hirugarren izan zen Nacho Lopez hondarribiarrak 53 minutu eta 18 segundo. Eskualdeko korrikalariei dagokienez, Iruritako Miguel Angel Iñarrea bosgarren izan zen (55:20), Xabier Apezetxea goizuetarra hamaikagarren (57:43) eta Juan Mari Indakoetxea lesakarra hemezortzigaren (1:01:04).
Emakumezkoetan, Oiartzungo Onintza Mitxelena nagusitu zen (1:04:48), Urnietako Ainhoa Jauregi bigarren izan zen (1:06:40) eta Oiartzungo Olatz Mitxelena, irabazlearen ahizpa, hirugarren izan zen (1:06:43). Maialen Apezetxea goizuetarra Ane Zinkunegi goizuetarra bederatzigarren izan zen (1:12:28), Itziar Etxeberria elizondarra hamargarren (1:13:27), Oihana Mindegia aurtiztarra hamalaugarren (1:19:51), Ane Zinkunegi goizuetarra hogeigarren (1:25:46) eta Elizondoko Arantxa Goñi hogeita bosgarren (1:32:50).