Goizuetako Umore Ona II. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte urtarrilaren 13an

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 15a, 07:35
Goizuetako Umore Onaren bigarren pilota txapelketako finalistak. Argazkia: Felix Loiarte

Benjaminetan eta jubeniletan Umore Onako bikoteak izan ziren txapeldun

Abenduaren 1ean abiatu zen Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa, 32 bikoterekin eta urtarrilaren 13an jokatu dituzte finalak. Kategoria ttikienean eta handienean, benjamin eta jubeniletan, Umore Onako bikoteak suertatu dira txapeldun.

 

Finalak abenduaren 13an

Benjaminak

Artetxe eta Bidezabal (Ilunpe), 7 – Apezetxea eta Sagardui (Umore Ona), 18

Alebinak

Otaegi eta Bidezabal (Ilunpe), 18 – Legarreta eta Elizegi (Umore Ona), 4

Infantilak

Etxeberria eta Goikoetxea (Eple), 5 – Apezetxea eta Mikelarena (Erreka), 18

Jubenilak

Zabala (Zazpiturri) eta Oliden (Añorga), 20 – Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona), 22

 

Zozketa

Aipatzekoa da finalen ondotik hainbat sari zozketatu zituztela. Hauek izan ziren zenbaki saridunak:

- Zubimuxu aterpetxean bi lagunentzat gaua: 737

- Olaizola sagardotegian bi lagunentzat otordua: 2.280

- Oxeguardan bi lagunentzat otordua: 1.888

- Olaizola II.aren kamixeta: 3.446

- Ezkurdiaren kamixeta: 3.758 (sariduna azaldu zen)

- Rezustaren kamixeta: 1.704.

Saridunek hamabost eguneko epea izanen dute saria eskuratzeko, 646 05663 telefonora deituz (Igor). Epe horretan agertzen ez badira, berriz eginen dute zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun