Sutea izan da Aresoko elizan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 29a, 13:59
Suhiltzaileak eta foruzainak Aresoko elizan lanean.

Ezkerreko aldarea osorik erre da

Abenduaren 29an goizeko 11ak aldera eman dute abisua, kea ikusten zen eliza inguruan eta larrialdi zerbitzuetara deitu dute hainbat herritarrek. Foruzainak, Leitzako suhiltzaile boluntarioak eta Iruñea eta Tolosako suhitzaileak bertaratu dira sua itzali eta gertatutakoa ikertzera. Ezkerreko aldarea, amabirginari eskainitakoa, osorik erre da baita amabirginaren irudia eta erretaula ere. 

 

12:30ak alderako sutea kontrolpean eta erretako zatiak kanpora aterata zituzten. Ezbeharraren zergatiak ikertzen ari dira, baina kalteak ikusita bistakoa da ordu luzez egon dela sua piztuta.

Erlazionatuak

Sutea Aresoko elizan

Ttipi-Ttapa 2017 abe 29 Leitzaldea   Areso

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun