Leitzan geldialdia izan du LAB sindikatuaren ekimen ibiltariak

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 18a, 07:52
Langileek Leitzako plazan egin zuten elkarretaratzea.

Kataluniako langileekiko elkartasun argazkia egin dute, TorrasPaper enpresak bere egoitza deslokalizatuko duela eta

Urriaren 16an Iruñetik abiatu eta abenduaren 6an Durangora ailegatuko da LAB sindikatuak lan duinaren antolatu duen ekimen ibiltaria. Urriaren 17an, Leitzaldera ailegatu zen. Amma Betelu Zahar egoitzako langileekin batzarra egin zuten Betelun, langileen egoera prekarioaren salatuz. Arratsaldean infogunea izan dute Leitzako Udaletxeko plazan eta Kataluniako langileekiko elkartasun argazkia egin dute. Hain zuzen, TorrasPapel enpresak bere egoitza soziala deslokalizatuko du Kataluniatik eta “Botere ekonomikoen txantaiaren aurrean, langileok erabaki” zioen pankartarekin plazaratu ziren.

 

Urriaren 18an Altsasun, 19an Lizarran, 20an Tuteran, 21ean Tafallan, 23an San Adrianen, 24an Berriozar-Barañainen, 25ean Iruñean eta 26an Zangozan ibili ondotik, hilaren 30ean Baztan-Bidasoaldean izanen da.

 

Urriaren 30ean Baztan-Bidasoaldean

Urriaren 30ean, goizeko 10etan ekintza sindikaleko tailerra eginen dute Lesakako Arrano elkartean. 12:30ean elkarretaratzea eta informazio banaketa Arcelorreko enplegu suntsiketaren inguruan eta 17:00etan infogunea Behobian. Hortik, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian segida izanen du ekimen ibiltariak, abenduaren 6an 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun