Hain zuzen, asteartean 14:00etan Amma Betelu Zahar egoitzako langileekin batzarra eginen dute Betelun, langileen egoera prekarioaren salaketa eta lan hitzarmena berreskuratzearen aldeko ekimena. 18:00etan infogunea izanen dute Leitzako Udaletxeko plazan eta 19:00etan Kataluniako langileekiko elkartasun argazkia eginen dute. Hain zuzen, TorrasPapel enpresak bere egoísta soziala deslokalizatuko du Kataluniatik eta “Euskal Herriko langileok ere erabaki nahi dugu!” adierazi nahi dute ekimen honekin.
Urriaren 18an Altsasun, 19an Lizarran, 20an Tuteran, 21ean Tafallan, 23an San Adrianen, 24an Berriozar-Barañainen, 25ean Iruñean eta 26an Zangozan ibili ondotik, hilaren 30ean Baztan-Bidasoaldean izanen da.
Urriaren 30ean Baztan-Bidasoaldean
Urriaren 30ean, goizeko 10etan ekintza sindikaleko tailerra eginen dute Lesakako Arrano elkartean. 12:30ean elkarretaratzea eta informazio banaketa Arcelorreko enplegu suntsiketaren inguruan eta 17:00etan infogunea Behobian. Hortik, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian segida izanen du ekimen ibiltariak, abenduaren 6an