Parte-hartzaile kopuru borobila bildu zen igandean Aresoko hamargarren Mendi Martxan. 400 mendizale abiatu ziren goizeko 8etan herriko plazatik, 21 kilometroko ibilbidea osatzeko asmotan. Bidean Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Guratzeko gainak zeharkatu zituzten, herriko plazan bukatzeko. Herritarrek mimoz sukaldatutako zazpi paellak eta sagardo frexkoa zituzten esperoan, indarrak berreskuratzeko.
2017 ira 04 Leitzaldea Areso
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.