Umore Ona peñaren egunak borobilduko ditu Goizuetako festak

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 18a, 07:17
Bakailao lehiaketan parte hartu zutenak. Argazkia: Felix Loiarte

Osteguneko Bakailao lehiaketan, Patxi Bakero eta Esteban Arozena nagusitu ziren

Goizuetako Amabirjin festak azken txanpan sartuak dira. Ostegunean, Bakailao lehiaketa egin zuten eta Patxi Bakero eta Esteban Arozena nagusitu ziren. Arratsaldean, Umore-Ona dantza taldearekin eta Ortzadar fanfarrearekin dantzak izan ziren plazan. Ostiralean izanen dute azken eguna, Umore Ona peñaren eguna.

 

ABUZTUAK 18, OSTIRALA

12:30 Umore Ona peñaren irteera Ikastolako tabernatik. 12:30 Pilota partidak: Umeen pilota partida eta urteroko ohiturari jarraituz Goizueta eta Aranoren arteko partida. Ondoren Igandea txaranga. 15:00 Umore Ona Peñaren bazkaria Ikastolan. 17:00 Umore Ona Peñaren kalejira Igandea txarangarekin. Ondoren Zezenak Lasturren eskutik. 20:00-21:30 Gabezin taldearekin dantzaldia plazan. 20:30 Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 00:00 Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin. Segidan, Los Zopilotes Txirriaos eta Gabezin plazan. Ondoren Dj Bull Ikastolan eta Igandea txaranga kaleetan zehar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun