Urtean zehar eskolan sakonki landu duten gaia da. Hortaz azkeneko egunean ere horri buruz landu nahi izan dute ginkana. Ikasleek taldeka lan eginen dute eta hauek dira landuko diren beste azpi leloak (eskolatik proposatuak): EZBERDIN BERDINAK GARA; AMETSAK EGI BIHURTUZ; POZIKTIBITI; BIZI ERRESPETUZ; NESKA ETA MUTILEN LELOA ERRESPETOA; GIRO OSASUNTSUA GUREAN; LAGUNAK ERRESPETATU.
Ginkanan, herriko dendaz eta beste gunetaz gune pasatuko dira hitzak lortzeko. Hitza eskatzeko abestu beharko dute, keinuka eginen dute edo esaera zaharra erabili beharko dute interesatzen zaien hitza lortzeko.
Hitzaren truke, dendariari edo lekuaren arduradunari emango diote eskualdeko emakumeenganako indarkeriaren kontrako irudia: esku koloretsua.
Horrela, aldi berean dendetako kanpaina abian jarriko dute egun horretan. Dendariek erakutsi ahalko dute, keinu edo irudi honen bidez, haiek haien esparruetan, emakumeenganako indarkerien kontra daudela eta arbuiatzen dutela.
Eskolatik aipatu dutenez, “gure arteko errespetua aldarrikatzen dugulako eta harreman osasuntsuak bultzatu nahi ditugulako eta emakumeenganako indarkeriaren kontra gaudelako. Hori da aldarrikatuko duguna ginkanaren egunean eta urtean zehar ere, horretarako eskuak ikusgai geldituko dira herrian zehar”. Bukatzean hamaiketakoa eta opariak egonen dira,