Goizuetan ere Emakumeen Eguna ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 10a, 07:50
Amaia Elizagoien eta Olaia Inziarteren 'Zazpiak oihak batetik' emanaldia Udaletxeko ganbaran.

40 emakume bildu ziren martxoaren 8ko afarian eta ipuin kontaketa musikatua izan zen martxoaren 9an 

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira martxoaren 8an 40 bat emakume bildu ziren Goizuetako Umore Ona elkartean, giro ederrean afaltzera. Biharamunean, Amaia Elizagoien eta Olaia Inziarte baztandarren eskutik Zazpiak oihal batetik helduentzako ipuin kontaketa musikatu gustagarria izan zen Udaletxeko ganbaran.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun