Goizuetako lehen pilota txapelketako finalak jokatu dituzte urtarrilaren 7an

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 9a, 09:33
Finalistak, antolatzaile eta sari emaileekin batera.

Umore Ona kirol elkarteak antolatu du aurten lehen aldiz

Umore Ona kirol elkarteak antolatutako Goizuetako lehen pilota txapelketako finalak jokatu zituzten urtarrilaren 7an, larunbat goizean Goizuetako udal pilotalekuan. Hiru kategoriatan banatuak jokatu dute: Umeak (benjaminak), kimuak (alebinak) eta gazteak (jubenilak). Kategori bakoitzean zortzi bikote aritu dira, guztira Nafarroako eta Gipuzkoako 48 pilotari.

 

Finaletako emaitzak

Lagunarteko umeak

A. Salaberria eta M. Garmendia (Umore Ona), 22 – A. Sagardui eta O. Ruiz (Umore Ona), 18

 

Benjamin A

J. Salaberria eta M. Salaberria (Umore Ona), 18 – X. Apezetxea eta E. Iturain (Umore Ona), 14

 

Alebinak

A. Salaberria (Umore Ona) eta A. Agesta (Erreka), 18 – O. Legarreta eta B. Apezetxea (Umore Ona), 15

 

Jubenilak

Orbegozo (Añorga) eta Gartzia (Bergara), 7; Sein eta Etxeberria (Oiarpe), 22

 

Sari banaketan Jon Apezetxea, Asier Olaizola eta Nafarroako Pilota Federazioko Jesús Porron izan ziren.

 

Txapelketan zehar saldu diren zozketako txartel hauek izan dira sarituak:

1. saria: 1.167 zenbakia

2. saria: 3.691 zenbakia

3. saria: 3.801 zenbakia

4. saria: 1.480 zenbakia

5. saria: 2.077 zenbakia

 

Sari hauek jasotzeko epea 15 egunekoa izanen da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun