Goizuetako Azaro Kulturaleko bigarren asteburua ere ekitaldiz gainezka joan da

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 14a

Iñigo Elizegi eta Jokin Urain Ametsen liburua aurkezten. Argazkia: Felix Loiarte

Ametsen liburuaren aurkezpena, Iñigo Elizegiren margolanak Ganbaran, plaza dantzak eta Oihana Lujanbiok herriko hizkerari buruz eskainitako solasaldia aipagarrienak

Goizuetako Kultur Taldeak, Goizuetako Udalaren laguntzaz antolatutako Azaro Kulturaleko bigarren asteburuan ere izan da zer ikusi eta zer egin Goizuetan. 

Azaroaren 11n, ostirale arratsaldean ‘Ametsen liburua’ aurkeztu zuten Ganbaran Iñigo Elizegik eta Jokin Urainek eta asteburu osoan Iñigo Elizegi beraren margolan erakusketa ere zabalik izan da leku berean.

Azaroaren 12an, larunbat goizean aranoarrekin topaketa egin zen mairu-baratzeetan. Herrian gelditu zirenek, plaza dantzak dantzatako aukera izan zuten lokalean. Larunbat arratsaldean, Goizuetako hizkerari buruzko solasaldia eskaini zuen Oihana Lujanbiok eskolako jangelan

Igande arratsaldean ‘Amalurraren ahotsak’ dokumentala ikusgai jarri zuten Ganbaran.

 

Datozen ekitaldiak

Azaroaren 18an, ostiralean 19:00etan pintxo kalejira eginen dute dantzariekin kalez kale.

Azaroaren 19an, larunbatean 09:00etatik 14:00etara kontserba ikastaroa Umore Ona elkartean eta 18:00etan ‘Gutik ZURA’ dokumentalaren emanaldia Ganbaran.

Azaroaren 20an , goizez, erreka garbiketa eginen da auzolanean.

Azaroko azken asteburua ere emankorra izanen da. Azaroaren 25ean, ostiralean 18:30ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa eginen da plazan., Nazioarteko Egunaren harira. 19:00etan Ganbaran, ‘Esentzia’ bere azken liburua aurkeztuko du Ander Olaizola argazkilariak.

Nola ez, azaroko ekitaldiak hilaren 26ko artisau, nekazaritza produktu eta ganadu feriarekin borobilduko dituzte, urteko zita garrantitsuenetako batean.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun