Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2016 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsiz: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa topa! eginez. Harrera bikaina izan dute XVI. Sagar Uzta 2016 ospatzeko antolaturiko jarduerek, besteak beste: familientzako Euskadiko Museo Enogastronomikoetako sagar tarta tailerrak (25 parte-hartzaile), sagardo dastaketak (12 sagardogile), IX. Sagar Uzta argazki rallyak (20 parte-hartzaile)…. Azpimarratzekoa izan da VIII. Kizki Eguna, 527 kizki-lagun elkartzea lortu baitu une berean kizkiarekin sagarrak jasotzen, orain arte lortutako marka onena.
Bestalde, herrien arteko Marmitako Lehiaketa ospatu da eta beren sukaldaritza dohaiak erakutsi ondotik, Goizueta suertatu da irabazle.