9. Euskal Jaia ospatu dute igandean Goizuetako Iskibi kanpinean

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 20a

Umore Ona abesbatzak emanaldi ederra eskaini zuen Iskibiko Euskal Jaia abiatzeko.

Umore Ona abesbatzak emanaldia eskaini zuen eta Ixiar Bakerok eta Xabi Etxegiak irabazi zuten toka txapelketa 

Goizuetako festa egunen artean, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den Iskibiko Euskal Jaia igande honetan, irailak 18, ospatu zen. Bederatzigarren edizioa bete du aurtengoan.

 

Eguerdian hasi zen festa eta Goizuetako Abesbatzak emanaldia eskaini zuen. Herriko dantzariek Aurreskua ere dantzatu zieten akanpalekuko arduradunei. Ondoren, talo jatea egin zen herriko talogileen eskutik. Trikitixa eta pandero doinuak ere egun osoan hedatu zituzten.

Arratsaldean toka txapelketa jokatu zen eta Ixiar Bakero eta Xabier Etxegia suertatu ziren txapeldun.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun