Herrietako bestetako kontuak

Aresoko pestak. Kuadrilla eguneko jokoak

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 22a, 11:28

Abuztuaren 18an kolorez bete zuten Aresoko plaza herriko kuadrillek. Bazkalondoan egin zituzten jolasak eta umore ona gailendu zen guztiaren gainetik. Aurtengoan gainera, saria ere bazuen talde irabazleak eta Arrosekin lehia estua izan ondotik, Beltzak izan ziren urdaizpikoa eta gazta etxera eraman zutenak. Punturik gutxien lotu zutenak berriz, pistatxoak izan ziren eta herri osoaren aurrean dantzan ospatu zuten azken postua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun