Herrietako bestetako kontuak

Goizuetan ere Umeen Egunak aurreratuko ditu Amabirjin festak

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 5a, 09:16
Guraso eta seme-alabek osatzen duten Irumaita txaranga herrian zehar ibiliko da igande goizean.

Igandean egun osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Goizuetan Amabirjin festak ospatuko dituzte abuztuaren 13tik  18ra, baina haurrentzako aurreratu egingo dira ospakizunak. Abuztuaren 7an, igande osoan hainbat ekitaldi izanen dituzte.

 

08:00etan Aurorak Umore Ona koruaren eskutik.

09:00etan Irumaita txaranga herrian zehar.

11:00etan Meza.

12:30ean Pilota partidak herriko pilota eskolako haurrekin.

14:00etan Umeen bazkaria ikastolan.

16:30ean Lasturren eskutik, zezenak eta poniak plazan.

17:30ean Berendua Guraso Elkartearen eskutik.

18:00etan Ion Areitio eta Gorka Susperregirekin Trialsin ikuskizuna plazan.

19:30ean Mugi zaitez disko festa plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun