Herrietako bestetako kontuak

Reparto Egunarekin eta Umeen Egunarekin pestari usaina somatuko zaio Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 5a, 09:03
Aurrerako dantzari txikiek ikuskizuna eskainiko dute igande arratsaldean.

Larunbatean Plazaola aldizkaria auzoz auzo banatuko dute eta igandean korporazio txikia izendatu eta beste hainbat ekintza izanen dira umeentzat

Berez abuztuaren 10ean, hurrengo asteazkenean botako dute Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa. Baina asteburu honetan, larunbateko reparto egunarekin eta igandeko umeen egunarekin pestari usaina hartzen hasiko dira Leitzan.

 

ABUZTUAREN 6a LARUNBATA

REPARTO EGUNA

14:00 Eskalarien bazkaria Aurreran.

16:00 Auzoz auzo, Plazaola aldizkariaren banaketa; trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

 

ABUZTUAREN 7a IGANDEA

UMEEN EGUNA

09:00 Diana txistulariekin.

10:00 Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du. Gurpildun zezenen entzierroa ere egingo dute.

11:00 Umeen txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Ondoren Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan.

11:30-13:30 Puzgarriak eta jokoak.

14:00 Paella erraldoia Karrapean.

16:00-18:00 Puzgarriak eta jokoak.

18:30 Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan.

20:00 Buruhaundiak.

20:00-00:00 Joxe Mendizabal orkestra gizona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun