Herrietako bestetako kontuak

Santio egunez bukatuko dira aurten Aranoko festak

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 20a, 06:56

Igandean egingo da arkume jate herrikoiaren bosgarren edizioa.

Arkume jateko txartelak erosteko azken eguna uztailaren 20a da

Santio festak umorez datoz aurten ere Aranora. Uztailaren 22tik 25era hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina aurreko igandean ere izan da festaren seinalea, Aranoko XV. Pala txapelketako finalak jokatu baitziren. Igandeko arkume jaterako txartelak eskuratzeko azken eguna gaur da.

 

OSTIRALA, UZTAILAK 22

• 22:00etan XXXIV. Mus txapelketa San Roke elkartean.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 23

FERIA ETA UMEEN EGUNA

• 11:00etan jaiei hasiera emango dien itxaferua botako da udale­t­xeko balkoitik. Ondoren umeen arteko pilota partidak.

• 12:00etan Feria eta urteroko tortilla lehiaketa.

• 16:30ean umeentzako jolasak.

• 17:30ean txokolatea.

• 18:00etan Arno ganadutegiko aziendak.

• 21:00etan norberak ekarrikatoarekin herri afaria musikaz girotua.

 

IGANDEA, UZTAILAK 24

ARKUME JATEA ETA JUBILATUEN EGUNA

• Goizean: arkumea erretzen jarriko da plazan.

• 11:00etan meza.

• 11:30ean jubilatuen hamaiketakoa.

• 14:00etan V. arkume jate herrikoia. Arkume jateko txartelak salgai egongo dira Herriko Kontseju Tabernan, Hernaniko Deportibon, Urnietako Kantoi tabernan eta Goizuetako Amaia Kafetegian 30 euroan. Umeen menua egongo da, 6 euroan. Jubilatuen bazkaria ere bertan izango da. Txartelak erosteko azken eguna uztailaren 20a.Bazkal ondorea Kikilisalda fanfarreak girotua izanen da.

 

ASTELEHENA, UZTAILAK 25

SANTIO EGUNA

• 11:00etan meza.

• 12:00etan Arano (Huizi eta Lizeaga)-Goizueta (Salaberria eta Apezetxea) arteko ohiko pilota partida.

• 17:30ean herri kirolak. Aizkora apustua: Aizarnako Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moises Gogortza, Aurtizko Ander Erasun eta Aranoko Xauxar baserriko Joseba Izetaren kontra.

• 19:00etan bertso saioa: Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza eta Alaia Martin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun