Umore Ona elkartearen atalen Eguna ospatu dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 4a, 08:40

Umore Ona dantza taldeko gaztetxoek saioak eskaini zituzten igande goizean han eta hemen.

Goizuetako Umore Ona elkartearen atal ezberdinek bere eguna ospatuko zuten uztailaren 3an. Aurretik, uztailaren 2an, larunbat arratsaldean Umore Ona eta herriko gazteen arteko areto futbol partida jokatu zuten, giro ederrean. Igande goizean pilota partidak jokatu zituzten Umore Onako pilotariek eta ondoren, Umore Ona Abesbatzak eta dantza taldeak emanaldiak eskaini zituzten herrian zehar. Gero, bazkaria izan zuten Umore Ona elkartean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun