Dena primeran atera zen. Leku askotako partaideak izan ziren: Oarsoaldea, Buruntzaldea, Donostiatik, baina
baita Bizkaitik eta Nafarroako urruneko lekuetatik etorritako jendea ere, Lerin edo Iruñekoa, esaterako.
Zeharkaldia goizeko 9etan hasi eta eguerdi aldera bukatu zen, oparien zozketa eta gero.
Zeharkaldia bukatzen lehena, lauko talde bat izan zen, elkarturik iritsi zirenak, horien artean Axier Otaño urnietarra eta Arkaitz Iza oiartzuarra. Ibilbide motza bukatu zuen lehen goizuetarra Oihan Zugarramurdi izan zen eta luzea berriz Martin Etxeberria.
Antolakuntzak eskertu nahi luke etorritako jende guztia, baina bereziki Goizuetako herria, «igandean berriz ere erakutsi baitzuten zer den bolondres gisara lana egitea, Goizuetako jendea gabe ezin izango genukeelako gure zeharkaldia aurrera atera».