Ondoren, bertsolariei txanda eginez, Mus txapelketa jokatu zen Zubiondon bertan eta 17 bikotek parte hartu zuten. Txapeldunak Juan Miel Apezetxea eta Alvaro Legarreta izan ziren eta arkume bana izan zuten saritzat.. Txapeldun ordeak Josu Narbarte eta Vicen izan ziren eta bogabantea eta txakoli botila eraman zuten etxera.
Larunbat goizean Kros herrikoia egin zen. 20 partaide eta 20 horietatik 9 herritarrak izan ziren. Txapelduna Unai Señoran izan zen, azken 5 edizioetan bezala. Lehen herritarra Martin Etxeberria izan zen eta aipagarria 4 Etxeberria anai-arreben parte hartzea.
Herri bazkarian 150 pertsona bildu ziren, giro ederra izan zen frontoiean, eta bazkal ondorea Garazi eta Janire trikiti eta panderolariek alaitu zuten.
Arratsaldeko ekitaldiari dagokionez, Txinoko plazan Zumba saioa egin zuten, bi Kubatarrek gidatua eta herritar ugari animatu ziren.
Gauean ere Klaudion etxeko bajeran, urtero bezala montatutako tabernan kontzertua eta giro ederra izan zuten.