Aurretik, martxoaren 6an, Coria eta itsasoa filma ikusteko aukera izan zuten Udaletxeko ganbaran.
Emakumearen Eguneko ospakizunak apirilera ere ailegatuko dira Goizuetan. Apirilaren 9an, Ines Bengoa helduentzako ipuin kontalariak ipuin erotikoak kontatuko ditu 19:00etan Umore Ona elkartean.