Urteroko hitzordua dute gaur Artikutzan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 28a, 14:21

Aizkora apostuak ikusmira haundia pizten du Artikutzako egunean

Mezarekin hasi eta hitzaldi, bertso saio, pilota partida, herri-kirol eta dantzaldiaz disfrutatzeko aukera ez ezik, artisauen lanak ikusi eta erosteko parada izanen dute bisitari guztiek.

Urte osoan egun bakarrean irekitzen denez, jende aunitz hurbiltzen da Artikutzara, antzina errentak ordaintzeko eta egun bestarako aitzakia den San Agustin egunean. Urtero bezala, egun osoko besta ospatuko da gaur.

08:00etarako ateak ireki badituzte ere, 11:00etako mezarekin hasi dute eguna. 11:30ean pilota partidak izan dira. Arratsaldean, 17:00etan, Donato Larretxea eta Joxe Mari Olasagasti Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugerzaren kontra ariko dira aizkoran; harri-jasotzen, aldiz, Inaxio Perurena. Ondotik, 19:00etan, dantzarako aukera izanen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun