Azaroaren 8an ehun urte bete ditu Lubinen sortutako Pilarek. Irakasle karrera egin zuen Iruñean, eta Ituren eta Elizondon lan egin zuen gerra aurretik. Familia abertzalekoa izaki, gerra garaian Frantzira alde egin behar izandu zuen. Donibane Garazin eskola eman zien hemendik alde egindakoen umeeri. Gerra ondoren monja sartu zen eta 30 bat urte egon zen Mungian (Bizkaia). Monja izateari utzi eta Bilboko hainbat Ikastolatan andereño segitu zuen 10 bat urtez.