Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan ekitaldia egin zen uztailaren 10ean Iberoko Torrean

TTIPI TTAPA 2012ko uzt. 12a, 10:25
Iberoko torreko ekitaldian parte hartu zutenak. Utzitako argazkia

Egun horretan 500 urte bete ziren Goizuetatik Gaztelaren aldekoak sartu zirela Nafarroako estatuaren konkistari hasiera emanez

Aurten 500 urte beteko dira Fernando Katolikoa Aragoi eta Gaztelako erregeak Nafarroa konkistatu zuenetik. Eta han eta hemen, Nafarroako estatuaren aldeko ekimenak egiten ari dira. Uztailaren 10ean Leitzako Iberoko Torrean egin zen, egun horretan bete zirelakoz 500 urte Gaztelaren aldeko soldaduak Goizuetatik barna sartu zirela, konkistari hasiera emanez. Horren harira, zutarria paratu zen eta inguruko herrietako hautetsiak bildu ziren. Aurreskua ere dantzatu zen. Ondotik bazkaria egin zuten.

Iberoko torrea

Nafarroa Bizirik plataformak bere webgunean eta Iberoko atarian paratutako zutarriak dioenez, “Anizlarrea parajea bezala ezagunak ziren inguru hauek. 1340. urtean ola Martinez de Ybero baten eskuetan zegoela ageri da. Nafarroako Karlos II.a erregearen garaian, 1369. urtetik 1373. arte Beltran de Guevara eta bere 40 zaldunak eta 100 gudariak Nafarroako erregearen zerbitzura aritu ziren, torrean. 1388 eta 1392 bitarteko urteetan bakea sinatu zuten Nafarroako Karlos III.a eta Gaztelako Juan I.a erregeek. Garai horietan, torrea eta ola bera ere, behin eta berriz nola erre zituzten ageri da agirietan. 1389ko azaroaren 20an, zehazki, nonbait hondatuxea zegoen eta Iberoko ola berreraiki egin zuten. 1410. urte inguruan Sanchez Ibañez de Olaiz azaltzen da, Garcia de Lopez de Roncesvalles, Erreinuko diruzainaren aurrera zitatuta, Iberoko jaun gisa. 1423an hitzarmena sinatu zuten Orreagako monasterioak eta ola mordo batek,
tartean Iberoko ola zela, Anizlarrean abereek bazkatu ahal izateko. Olak ferreria mayor izendatutakoan hartu zuen garrantzia. 1752an 114.300 kilo burdin ekoitzi omen zituen. Eskuz esku pasatu ondoren, 2011. urtetik Leitzako herriaren eskuetan daude Ibero eta inguruak”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun