Plazaolako Partzuergoak etorkizuneko proiektuak aurkeztu zituen Fiturreko Nafarroaren Egunean

TTIPI TTAPA 2012ko urt. 31a, 08:42
Ibiltari koadrila bat, Plazaolako bide berdean. Artxiboko argazkia

Plazaolako Natur bideek birgaitutako 44 kilometro dituzte

Plazaolako natur bidearen etorkizuneko proiektu batzuk jakinarazi zituen Plazaolako Turismo Partzuergoak Fiturren, bere presidente eta Leitzako alkateordea den Aitor Etxarrik eta bere gerentea den Maitena Ezkutarik ordezkatuta.

Plazaolako natur bidearen etorkizuneko proiektu batzuk jakinarazi zituen Plazaolako Turismo Partzuergoak Fiturren, bere presidente eta Leitzako alkateordea den Aitor Etxarrik eta bere gerentea den Maitena Ezkutarik ordezkatuta.

Madrilen egiten den Turismoko Nazioarteko Azokan Nafarroa Eguna ospatu zen, eta bertan izan ziren Nafarroako turismo sektoreko agintariak eta kideak. Egun hartan turismoko produktuei buruzko aurkezpen profesional batzuk egin ziren. Plazaolarena “Las Vías Verdes de Navarra, productos en desarrollo” delakoaren aurkezpenean zegoen kokatua beste hirurekin batera: Bidasoa, Vasco Navarro eta Tarazonica.

Plazaolako natur bidearen hasierak aipatzeaz gain, gaur egungo egoera azaldu zen, hau da, nola dauden egindako azken zatiari esker Mugiro (Lekunberri) eta Andoain (Gipuzkoa) artean etengabe ibili daitezkeen 44 kilometroak; Uitziko tunela, 2011n bukatutakoa. Aurkezpenean, jendeari animatu zitzaion 2,7 km dituen tunel horren ibilbidea egitera, abenturarako aukera ematen duelako eta bidearen gainontzeko zatiekin duen kontrasteagatik: “kobazulo bat zeharkatzearen sentsazio berbera da, baina argiekin”, aipatu zuten aurkezpenean. Zati hau zen aldez aurretik Lekunberriko eta Leitzako inguruetan berreskuratutako zatiak batzeko oztopo nagusia zen. Nafarroako Gobernuaren Turismo Departamentuak emandako diru-laguntzak, Nafarroako Kutxako “Zuk aukeratu, zuk erabaki” programa eta Larraun, Leitza eta Lekunberriko udalek hipoteka-kreditu baten bidez egin duten ekarpena izan dira finantzatzeko bideak.

Garatzen ari diren proiektuei dagokienez, Mugiro eta Irurtzun artean dagoen Imozko zatiaren lanak egiten ari dira Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak finantzatuta. 9 kilometro horiek egiteko 1.400.000 euro baino gehiago erabiliko dira.

Beste alde batetik, Nafarroako Gobernuak laguntza ematen badu, 2012. urtean Irurtzun eta Iruñea arteko zatia desjabetzeko espedientea hasteko asmoa ere adierazi zen. Partzuergoak (UPS) Udalez gaindiko Plan Sektorialeko tramiteak egin ditu Irurtzun, Iza, Berriobeiti eta Berriozarko udalen laguntzarekin, eta 2010ean onetsi zuten. Iruñeko Udalak alegazio bat aurkeztu zuen eskatzeko haien barrutia ere proiektuan sar dadin. Lur batzuk behar dira etorkizun hurbilean Iruñea eta Donostia batuko lukeen 22 km-ko proiektu handi hau egin ahal izateko.

 

Bidasoko Bide Berdearekin eta Donostiarekin lotura

Plazaolako natur bidearen etorkizuneko proiektuei dagokienez, hiru ildo nagusi ezarri ziren, Nafarroako beste natur bideekin lotzea, Gipuzkoako hiriburuarekin lotzea eta, azkenik, Nafarroako natur bideak Europan sustatzea.

Lehen ildoan, Bidasoko natur bidearekiko loturak duen garrantzia aztertu zen, bi bideak Eurovelo proiektuan sarturik baitaude; eta, Iratirekiko lotura, Iruñea bitartez. Bigarrenean, Donostia-San Sebastianekiko loturaren garrantzia azpimarratu zen; Gipuzkoako Aldundiaren “Ciclable Planean” aurreikusita dago. Europan produktu hau sustatzean datza hirugarren ildoa, eta hori erronka bat da natur bideendako eta Nafarroako Gobernuaren berarendako ere, bere ardura baita Nafarroako turismo-produktuak sustatzea. Azken ildo honetan sakontzeko, Plazaola partzuergo turistikoak Nafarroako natur bide guztietako teknikarien artean lan-mahai bat sortzea proposatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun