Doneztebeko Erreka Triatloi taldea gogotsu lanean

Erabiltzailearen aurpegia ErrekaKirolElkartea 2015ko mar. 17a, 19:42

Doneztebeko Erreka Triatloi taldea gargero denboraldian buru belarri sartuta dago. Euskadiko duatloi zirkuitua lehiatzen Iñigo Arregi daukagu, emaitza oso onekin gainera, bigarren, bostgarren eta hirugarren postuak eskuratu baititu Mungia, Eibar eta Oñatiko duatloietan. Taldeko gainontzekoak ere poliki poliki hasi gara lehiaketetan sartzen, asteburu honetan hasi den Nafarroako zirkuituan, eta baita Euskadikoan ere. Komentatzekoa apirilaren 11an taldekako Nafarroako duatloi txapelketa ospatuko dela Eguesen, eta Errekak aurten 3 taldez osatutako ordezkaritza izanen duela. Lehen taldean itxaropen haundiak ditugu jarrita, izan ere eskualdean oso ezagunak diren Arregi, San Migel, Barberena, Maritxalar, Lasaga eta Plaza izanen dira partaideak, eta ikusi bertzerik ez dago nolako maila daukaten. Maiatza arte, duatloiak izanen dira gure jomuga nagusia, nahiz eta taldekide batzuk, mendi lasterketetan ere parte hartuko duten. Maiatzean hasiko dira triatloiak, hor, jakin badakigu gure taldearen maila ez dela horren ona, baina seguru urtetik urtera hobetzen joanen garela. Iparraldeko eta Euskadiko triatloietan ikusiko gaituzue, baina baita Alpe d'Huezeko triatloi famatuan ere. Bukatzeko aipatu aurten, aurre-benjaminetan fitxa bat atera dugula, eta gargero hasia dela duatloietan lehiatzen, taldeak aurrera jarraitzen duenaren seinale. GORKA BIDEGAIN

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun