Urtero bezala Baztango udalak eskoletako inbertsioak eta mantenimendu lan desberdinak egin ditu udako
hilabeteetan. Lanik aipagarriena Arizkungo eskolan egin den lehor berria da,
100 m2koa. Proiektuak 30.000 euroko kostua izan du idazketa, zuzendaritza eta
exekuzioa barnean hartuta. Lanak uztaila eta abuztuan egin dira eta Putxiriak
egin ditu, eskaintza hoberena berea izan baitzen.
Osorik irakurri
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Egin TTIPI-TTAPAren lagun