PALACIO DE AROZTEGIAK JARRITAKO KEREILA SALATZEKO PRENTSAURREKOA EMAN DUTE EHBIDUK ETA EZKERRAK

Erabiltzailearen aurpegia arranbela 2017ko abu. 31a, 13:58

Palacio de Aroztegiak Baztango udal gobernuaren kontrako jazarpen judizialean urrats berria eman du. Oraingoan Tokiko Gobernu Batzordea osatzen duten EH Bildu eta Ezkerrako bortz hautetsien kontra prebarikazio eta diru-publikoaren erabilera makurragatik salaketa paratuz. Zergatik? Ekainaren hasieran Elizondoko plaza Aroztegiako Komantxeei Aroztegiako proiektu urbanistikoaren kontrako kanpaldia egiteko uzteagatik eta horretarako argia emateagatik.

 

Osorik irakurri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun