Larunbatean laugarren urtez segidan Baztango udalak
antolatzen duen fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin zen. Xabi Akizu
irakaslearen gidaritzapean hamaika lagun
goiz eta atsaldez, zortzi orduz Elizondoko bi lurzatitan aritu ziren.
Akizuk fruta-arbolei probetxu gehien ateratzeko teknikak erakutsi zizkien eta,
horretarako, adar aunitz moztea baino, adarrak markutzea hobe dela azaldu zien.
Osorik irakurri
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Egin TTIPI-TTAPAren lagun