Larunbat honetan Ordokiko Berroko zubi ondoan, Baztango Udalak atondu duen autokarabanendako aparkalekua inauguratuko dute. Horrekin batera, Otsondo eta San Blasko Benta aparkaleku gisa ere baimentzearen inguruko xehetasunak emanen dira. Ondoren, Ordokitik abiatuta, Arizkun herriko bisita gidatua eginen dute. Nahi duen guzia hurbiltzeko konbitea luzatu du udalak NOIZ: martxoaren 28a, larunbata
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.