Ortziralean kuadrilla polita bildu zen elkartean afaltzera, afaria franko poliki luzatu bazen ere, biharamunean, larunbatean, ttentte demonio joan ziren gosaltzera. Gosaldu ondotik Bordaxuritik hasi zuten lehenbiziko aldiz etxez etxeko ibilbidea. Eguraldi eta giro ezin hobearekin, kantuan eta dantzan aritu ziren etxez etxe Nahia eta Jasonerekin.
Asteburu honetan berroetarrak izan badira Anizerat etorri direnak, heldu den asteburuan aniztarrak izanen dira Berroetarat joanen direnak.