Urtero bezala, eskualdeko lehenbizikoetako inauteak izanen ditugu Anizen. Ilbeltzaren 20an, larunbatean, goizean gazteak elkartean bilduko dira gosaria egiteko, ondotik etxez etxe ibiliko dira soinuarekin, dantzan eta kantuz. Etxeetan biltzen dituzten puxkekin afaria eginen dute berriz, batek daki zein tenoretan! Asteburu honetan berroetarrak etorriko dira Anizerat, ondokoan, berriz, aniztarrak joanen dira Berroetarat.