BAZTAN, MALERREKA ETA BORTZIRIETAKO EMAKUMEOK* PLANTO

Aurten, martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak ere bat egin du EMAKUMEOK* PLANTO aldarrikapenarekin, baita Baztan, Malerreka eta Bortzirietako emakumeok* ere.

 

Lehengo urtean, 70 herrialde baino gehiagotako emakumeek* nazioarteko emakumeen* grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen* kontra indarkeria eta desberdintasun molde bizkorki eragiten duen munduaren aintzinean.

Aurten, martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak ere bat egin du EMAKUMEOK* PLANTO aldarrikapenarekin, baita Baztan, Malerreka eta Bortzirietako emakumeok* ere.

Sistema honek sexuaren araberako lan banaketa bultzatzen du, eta ez hori bakarrik, faminizatutako ogibideak eta bizitzaren iraunkortasunarekin eta zaintzarekin lotutako lanak ezkutatu eta gutxiesten ditu (heziketa, biziraupenerako nekazaritza, menpekotasun egoeran duden pertsonen arreta...). Gainera, sistemak ez ditu emakumeen* enpleguak modu berean baloratzen, adibide gisa, erratekoa da, guk hemen, Hego Euskal Herrian, urtean gizonek baino 7.680 euro gutiago kobratzen ditugula. Soldata baxuagoak izateaz gain, anitzetan emakumeek*, eta batez ere migratutako emakumeek*, lanak debalde egitn behar izaten dituzte, adibidez, zaintza lanak. Gai honi buruzko bertze datu erranguratsu batzuk erakutsi nahiko genituzke: Etxeko langileen %87 atzerritarra da, %46 etxe barneko langila da, eta herenak baino gehiagok ez du lan kontraturik. Hauek datu batzuk bertzerik ez dira, baina adibide garbiak emakukmeok* indarkeria ekonomikoa jasaten dugula adierazteko.

Gainera, egiturazko desberdintasun sitematiko honek, lanean eragiteaz gain, bertze arloetan ere badu eragina. Hainbat indarkeria molde garatzen dira (sexista, arrazista eta klasista) eta behin eta berriz errepikatzen diren erasoak ematen dira, ez dago hilketa, sexu eraso edo jazarpenik gabeko egunik. Bitartean, hedabideek gure arreta desbidederatzen dute, “ahaztu eta dirua gastatu” leloa erabiliz eta kontsumo eredu sexista bultzatuz, emakumezkoen* irudiak baliatzen baitituzte sexu objetu gisara eta estereotipo sexistak sistematikoki zabaltzen baitituzte. Ikastetxeetan ere hezkuntza sistema patriarkala eta androzentrikoa nagusitzen da, emakumeen* ekarpen historikoak alboratuz, merkatuko premietara zuzendutako gaiak hobestuz, eta genero rolak errotuz.

Horregatik, muga guztiak gaindiko dituen greba feministara deialdia zabaltzen dugu BAZTAN, MALERREKA ETA BORTZIRIETAKO EMAKUMEOK*, GUK ERE PLANTO EGINEN BAITUGU! Gure aldarrikapenak lan munduaz haratagokoak dira, eta horregatik greba lau ildotan proposatzen dugu: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba.

Hortaz martxoaren 8an, emakumeei* dei eginen diegu ikastetxeetan eta lantokietan lanuzteak egitera eta zaintzak eta ugalketa lanak ez egitera, eta, grebaren seinale gisa, besoko morea janztera, eta balkoi nahiz leihoetan amantalak eskegitzera. Era berean, ez kontsumitzeko deia ere eginen dugu: agindu kontsumisten kontra altxa gaitezen, bereziki enpresa eta merkataritza gune handiak saihestuz, azkeneko horiek baitira lan esplotazioaren eta baliabideen ustiaketa basatiaren ikur esanguratsuenetakoak. Gainera, gonbidapena luzatzen diegu eskualde mailan izanen diren ekitaldietan parte hartzera:

 

13:00etan LILAKATEA Berako Mukixu zubian

12:00etan EMAKATEA Elizondon barna, musikakin alaitua

13:00etan ELKARRETARATZEA Elizondoko Plazan. Ondotik bazkari autogestionatua Gaztetxean

18:30etan Emakumeen KAFE TERTULIA Lesakako Plazan

20:00etan MANIFA ZARATATSUA Lesakan

 

Kafe tertuliara etorri zuen termo, merendu edo nahi duzuen guziakin! Elkarrekin goxotuko dugu giroa!
Eta gero manifara mozorrotuak hobe!

 

M8an kaleak betetzera goaz! Eredu guztia aldatuko duten proposamen politikoekin aterako gara kalera!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun