2017/01/28 - 2017/01/29

KULTUR ASTEBURU FEMINISTA

KULTUR ASTEBURU FEMINISTA
Bortziriak Bera
Asteburu honbetarako hiru ekitalditxo egongo dira, animatu parte hartzera! 1-"King Kong Teoria" (Virginie Despentes, 2007) liburuari buruzko solasaldia eta hausnarketa. Urtarrilaren 28an, larunbata, 17:00ean Beralandetan. 2-"Karta Astrala" (Maite Bidarte eta Koldo Garcia) dokumental laburraren emanaldia Maite Bidarterekin. Okurrentzia batetik abiatuta grabatu zuten Karta astrala: nire egun eta toki berean jaiotako pertsonak, nire bizitza eskarmentu beretsua izan ote du? Urtarrilaren 28an, larunbata, 19:30ean Beralandetan. 3-"Autobiographikal" Ane Zubeldia eta Eider Adeltxek sortutako poesia-antzerkitua, antzerki-poesiatua da Autobiographikal. Topatutako hainbat poema oihukatu, xuxurlatu edo esajeratuki errezitatzeko beharretik edo nahitik sortu zen behin batean Gasteizen, eta Euskal Herriko hainbat txokotara zabaltzen ari dira orain June Jordan, Ingeborg Bachmmann, Eunice de Sousa, Sapho eta bertze hainbaten hitzak. Urtarrilaren 29an, igandea, 19:00ean Ikuilu ostatuan.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun