Denak berdintzen gaituena

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2019ko ots. 20a, 08:01

Heriotza omen da mundu guztia berdintzen duena, baina hori baino lehen (eta gozoago), sagardotegiek ere lan hori betetzen dute. Non bertzela ikus ditzakegu elkarrekin eta orpoz orpo Inaxio Perurena harri-jasotzailea eta Koma taldeko abeslari den Brigi Duke? Julian Iantzik ireki du aurten kupelak konkistatzen bidea, beraz, Txotx! berdintasunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun