Fernando Anbustegi elizondarrak bigarren saria eskuratu du Bergarako Amodiozko Gutunen lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia

Amodiozko Gutunen Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen joan den astean Bergaran. Jardun elkarteak antolatzen du lehiaketa, 23. edizioa zen aurtengoa, eta inoiz baino gutun gehiago aurkeztu dira. Guztira, 87 idatzi. Lehenengo saria Burlatako Josune de Goñik irabazi du, eta bigarren saria Elizondoko Fernando Anbustegirentzat izan da. Bergarar onenaren saria Maddi Elortzak lortu du, eta 26 urtez azpikoek idatzitako gutunen artean Leire Urretabizkaia ikaztegietarrarena izan da onena epaimahai gaztearen iritziz.

Fruta-arbolak inausteko Baztango udalaren ikastaroan 30 lagun
aritu ziren

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango udalak antolaturik joan den asteburuan bigarren urtez segidan fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin zen. Xabi Akizuren eskutik ikastaroak alderdi teoriko bat zuen eta bertzea praktikoa. Alderdi teorikoa Arizkunenean egin zuten eta praktikoa berriz Arizkungo Dutarian.

Fruta-arbolak kimatzeko Baztango udalaren ikastaroan 30 lagun
 aritu ziren

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango udalak antolaturik joan den asteburuan bigarren urtez segidan fruta-arbolak kimatzeko ikastaroa egin zen. Xabi Akizuren eskutik ikastaroak alderdi teoriko bat zuen eta bertzea praktikoa. Alderdi teorikoa Arizkunenean egin zuten eta praktikoa berriz Arizkungo Dutarian.

Txamukos mariatxiak Lesakan eskainiko du emanaldia otsailaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia

Arantzako inauterietan estreinaldia egin zuen Txamukos mariatxi taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Koxkilla ostatuan hilaren 28an, larunbatean 23:30ean.

Ternuan ibilitako bakailao arrantzaleak omenduko dituzte Pasaiako Itsasontzi Museoan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur egun ez da halakorik, baina garai batean aunitz izan omen ziren Beratik itsasoratu zirenak. Pasaiako Artxibategian bildua dagoenez, 1940 eta 1960 urteen artean Beratik 32 bat lagun joaten omen ziren bakailao arrantzara Ternua aldera. Bada, Pasaiako Itsasontzi Museoak garai haietan arrantzale izan zirenak eta beraien emazte eta seme-alabei omenaldia eskaini nahi die martxoaren 19an Pasaian, Trintxerpeko Ziriza etxean.

Iturlandetako beilatokiari buruzko Bilduren proposamena ez du onartu Berako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia

Iturlandetan Irache Tanatorio taldeak ireki nahi duen beilatokiaren inguruan Bilduk aurkeztutako proposamena ez zuen onartu Berako Udalak azken batzarrean. Proposamenaren alde bozkatu zuten Bilduko lau zinegotziek eta UPNkoak eta kontra Aralarko hiruk eta PNVko biak. Azkenean, alkatearen kalitatezko botoak erabaki zuen eta ez zen idatzia onartu.

Bortzirietako eskuz banakako XIV. Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu da joan den astean

Erabiltzailearen aurpegia

Bortzirietako eskuz banakako hamalaugarren pilota txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zen joan den astean. Asteazkenean Beran eta Etxalarren, ortzegunean Arantzan, ortziralean Beran eta larunbatean Lesakan jokatu dituzte gainerako partidak. Ttikiak, Umeak B, Umeak A, Kimuak A, Haurrak eta Kadete B mailakoak ligaxka jokatzen ari dira eta Kadete A eta 22 urtez beheitikoek kanporaketak dituzte.

75. urteurrenerako ekitaldi ugari prestatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia

Urteko batzar orokorra egin zuen Lesakako Beti Gazte elkarteak otsailaren 21ean eta 142.000 euroko aurrekontua onartzeaz gain, 75. Urteurrena ospatzeko antolatuko dituen hainbat ekitaldiren berri eman zuten. Lehen aldiz argazkilaritza atala ere sortu du gaur egun 1.070 bazkide dituen elkarteak.

Oztopoen gainetik euskaraz bizitzeko babesa eman diote Nafarroako euskalzaleek Baztango Udalari

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroako euskalgintzaren ordezkaritza zabala bildu da azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren aldetik hizkuntza-politikari lotuta jazotako injerentziak salatzeko. Otsailaren 23an egindako agerraldian bereziki Baztanen gertatutakoa salatu nahi izan dute. «Baztango udalak konpromiso irmoa du herritarrek duten euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihurtzeko. Ildo horretan ulertu behar dugu UEMAn sartzeko hartu berri duen konpromisoa eta zentzu horretan doa ere Euskara plana onartu izana».

Saharako Errepublikaren Eguna ospatuko dute Donezteben eta Zubietan otsailaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia

Babes politikoa Hassanarentzat, Sahara sahararrentzat! goiburupean Saharako Errepublikaren Eguna antolatu du Saharaztanek Donezteben eta Zubietan otsailaren 27rako.

Stock Feria antolatu du Bertan elkarteak Elizondon astebururako

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango Bertan, ostalari, merkatari eta zerbitzuen elkarteak, aukeren azokaren edizio berri bat antolatu du otsailaren 28 eta martxoaren 1erako, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Feria Elizondoko pilotalekuan izanen da, larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara.

Gladiators Day eginen dute martxoaren 15ean Igantziko Irrisarri Landen

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den urtean ireki zenetik, abentura kirola egiteko aukera eskaini du Igantziko Irrisarri Land Abentura Parkeak, baita mendi bizikletarekin lotutako probak antolatu ere. Martxoaren 15erako berriz, proba berezi bezain gogorra prestatu dute: Gladiator’s Day. Oztopoz betetako 5 kilometro eta erdiko ibilbidea osatuko dute, sua, ura eta lohia protagonista izanen diren ibilbidean.

Kuarteletako bilguneak antolatu ditu Baztango EH Bilduk aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia

Herrietako arazoak, udaletxeko gestioa, hauteskundeak eta zerrendak aztertzeko kuarteletako bilguneak antolatu ditu aste honetarako Baztango EH Bilduk aste honetan.

Antzerki emanaldi arrakastatsua eskaini dute Iruritako Gizarte Bilgunean

Erabiltzailearen aurpegia

Iruritako Gizarte Bilgunea jendez mukuru bete zen otsailaren 22an, igande arratsaldean, Iduzkilore antzerki taldeak eskainitako Hazparneko anderea antzezlan ederra ikusteko. Lapurtera ezin ederragoan mintzatu ziren antzezle amateurrek ikaragarriko ikuskizuna eskaini zuten Ander Lipusen gidaritzapean, bertaratu ziren guztien gozamenerako.

San Tejero

Erabiltzailearen aurpegia
Beasaingo Tantai brikodendan nengoen gaur 34 urte, arratsaldez Tejero Madrilgo Gorteetan sartu zenean. Tantai aroztegian egiten nuen lan Lazkaon, baina egun batzuk lehenago lan istripu bat izan nuen eta, arotz zailduari dagokion moduan, atzamar baten punta oparitu nion zepilladora txikiari, … Jarraitu irakurtzen