Lorentzo eta Xartaxa

Txistuaren doinuan ele goxoan

Xorroxin irratia

Hiru zulo eta magia duen instrumentua da txistua. Aunitzek uste dutena baino joko gehiago ematen du musikalki… eta erran beharrik ez dago historia interesgarria duela. Txistuaren inguruan aunitz ikertu bada ere, ikerketa lerro gehiago irekiak daude.
Gurasoak sunbildarrak dituen Garaine Jorajuria iruindarra txistuko lehen emakume katedraduna da, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan plaza lortu berritan. Eskualdean txistulari onak izan genituen eta daude gaur egun. Gu talde horretan ez gara sartuko. Txistua jotzen dakigun arren, gaurko atalean gure jakintza aberastuko delakoan gaude. Txistulari, irakasle eta ikertzaile bidean buru-belarri lanean segitzen baitu Garainek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun