Elizondo, Baztan haraneko hiriburu, herri trankila eta ederra da, etxe eder eta jauregiz josia. Honen adibide garbia Antxitonea bera da, XIX. mendeko etxe dotorea, orai guti zaharberritua. Etxea, Elizondoko xokorik xarmangarrienean dago, Txokoto auzoan hain zuzen ere, Baztan errekaren soinua parez pare duela.
Elizondo erdian, Txokoto auzoan, Baztan errekaren ondoan.
24 logela komunarekin, aire egokitua, kalefakzioa, telefono eta hilearendako idorgailuarekin.
Ostalako beheitiko solairuan jatetxe eta ostatu bat dago, Baztango gastronomia gozatzeko. Gosariak egunero zerbitzatzen ditugu eta afariak astelehenetik larunbatera.
Eta etxearen gibeleko aldean trinketea edo frontoi partikularra dago, pilotan eta palan aritzeko tokia.
ANTXITONEA
ANTXITONEA
ANTXITONEA
ANTXITONEA