« 1 2 3

1. urteurrena

Xabier Martinikorena Garro

'Xagu'

Leitzan, 2020ko irailaren 17an

Urte bat pasatu da jada,
baina zure besarkadaren zain jarraitzen dugu.
Denbora igaro ahala,
elkar ikusteko gogoa areagotuz doa
eta zure irribarrea ez ikustea gogorregia da.
Noizbait elkar ikusiko dugu.

Emaztea eta alabak

Bere aldeko meza igande honetan, irailaren 19an, 11:00etan Leitzako elizan izanen da.

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.