Familiak bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkie momentu gogor honetan Xanti halako maitasunarekin babestu eta oroitu dutenei.
Bereziki gure eskerrak hauentzat:
- Antton, Rosi, Telletxea eta Mariano: Momentu kritiko hartan egin zuten guztiagatik, aitzinera atera zedin egindako eginahal guztiagatik. Ez dugu inoiz atzenduko haien laguntza.
- Mertxe eta Puy: Xantiren ibilbideari halako oroitzapen polita, goxoa eta hunkigarria eskaintzeagatik, baita topaketa berezi hartan bildu zineten guztiei ere.
- H. Telletxea eta P. Pikabea: Sarako Kontrabandisten Lasterketa egunean, bere irudiarekin «Zure oroimenez Xanti» zioen kamiseta soinean paratzeagatik. Hunkitu gintuen.
- Manttale elkartea: Elkarte honetan egin zuen bidea eta urteak gogoan egin zenuten argitalpenagatik.
Eta ez ditugu atzendu nahi zuen doluminak, zuen solasak eta behar zenerako zuen babesa bidali dizkiguzuen guztiak.
Denei, eskerrik asko hor egoteagatik.