Oroigarria

Rosario Alzuguren Irazoki

Zure eskutik eginak ditugu lehenbiziko pausoak, 
eta zurekin ikasi genituen lehenbiziko hitzak ere, kantuan segur aski.
Eskolatik lasterka etorri
eta terraza iskinetik oihu egitean, 
beti izaten genuen bueltan zure ahotsaren oihartzuna. 
Baratzeko lanetan, segan, ezpela pasatzen nahiz jardinean ibili: amatxi non, gu harat. 
Geroztik joan dira urteak, poz eta galerak, 
oroimena ere lausotzen joan zitzaizun. 
Hala ere, Altsuperera etorri 
eta beti izan dugu zure besoetan txoko bat, 
besarkada goxoan atseden hartzeko aukera. 
Begiak beti irriz irriz, babesa izan zara; 
gerizpe eta maitasun inkondizionala. 
Ondorengoek ere aditu dezaten, 
orain barrenean bilatuko dugu
zure ahotsaren oihartzuna: Larhun magaleko larreetan,
Pantxoa eta Peioren kantuetan, amoña Esperantxaren kontuetan... 
Gora Kaule Baitako Roxari, 
Altsupereko ama eta amatxi.

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.