Oroigarria

Rafael Eneterreaga Irigoien

ANAIA MATTIA!!

Egon ginen azken momentuan zure irriarekin erran zenidan:

«ONGI IBILI!! Eta segituko zaitut argazkien bidez! Sar itzazu Facebooken, mesedez!»

Zure bizitzako azken momentuetako batean ikusi omen zenituen argazkiak eta

zure bihotz on horrekin, gozatzen ari nintzela ohartuz, emozionatu omen zinen...

Orain falta zara, bihotzekoak emanda; hain haundia zenuen...!! Eta nere bihotza desegina utzirik,

eman zenidan agurra betetzen saiatuko naiz, hori nahiko zenukeela jakinik...

Baina ze gogorra eta iluna egiten ari zaidan zu ikusi ez izana

eta gehiago zure “ongi ibili!” famatua berriz irakurriko edo adituko ez dudala jakitea...!!

Urruti nintzela UTZI gaituzu, Rafa, baina nere MAITASUNA ETA BIHOTZA

zauden lekuraino ailegatu daitezela!

Ze guttitan erran dizudan zenbat MATTE ZATTUDAN!!

Ziur nago gure attari berriz aposturen bat eginen diozula, bere alaitasunerako!

Aurpegi bihurria jarriz, ama eta Karmele pixka bat zirikatuko dittuzula,

eta hor dittuzun lagunen artean egonen zarela zure saltsan...

Hemen, Rafa, zure argazkiak tarteka begituko dittut,

eta zuk hortik neriak ikus itzazu!

Milesker neregatik egin duzun guztiagatik!!

MATTE ZATTUT, ANAIA MATTIA!

BERRIZ IKUSI ARTE!

BEXARKADA GOXO ETA ESTU BAT!

Zure arreba gaxtina

Hilberriak

Hil diren herritarren eskelak, oroigarriak eta urteurrenak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan info@ttipi.eus helbidean edo 948 63 54 58 telefonoan edo 744 484 361 WhatsApp bidez nahiago baduzu.

1. urteurrena

Rafael Eneterreaga Irigoien

Bortziriak: Lesaka

2019ko irailaren 29an hil zen, 76 urte zituela.