Apirilaren 18an hil zen, 62 urterekin
Sorgin haize zurrunbilo batean agertu zinen, Pantxi,
txistu doinuz eta alaitasunez inguratua.
Harat eta hunat ibili ginen elkarrekin,
sua saltatzen, eta dantza eta zalapartetan.
Orain bertze haize zurrunbilo batean
arras urrun partitu zara,
baina han ere zure musika
eta alaitasuna eskaintzen imajinatzen zaitugu.
SORGIN HAIZEA ANTZERKI TALDEKO ZURE LAGUNAK